2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

OLENTZEROREN ONLINE OPARIA

Ikastolaren elkartearen eskutik bi jokoren berri jaso dugu.
Ordenagailurako sorturiko ARGITXO iratxoari ANDROIDpean darabilen berria batu zaio.
Beraz, android darabilen mugikorra ala tableta bazenu Google Playen doan eskura daitekeen aplikazioa instala dezakezu.
Joko honetan Argitxo zaindu behar da. Jaten eman, arropa egokia jantzi, gaixo badago botika eman, lagunekin jolastu... 
Etxeko gaztetxoenentzat zuzendua dago, Haur Hezkuntzan diharduten ikasleentzat.

Koxkorragoentzat...

Ipuin pertsonalizatuak sortzeko webgunea da. Ikastolen elkarteak sorturiko zenbait ipuin txantiloi modura erabil daitezke eta pertsonaien izenak aldatu. Gainera, norberak bere argazkia igo dezake pertsonaia batzuen aurpegiak aldatzeko.

Orriz orri, (argazki album digital baten modura), fondoko irudiak, objektuak, pertsonaiak eta testuak gehitu edo editatzeko aukera ematen du.

Kontalari webgunean edonor erregistra daiteke. Horretarako Sartu dioen atalera joan eta Izena eman dioen botoia klikatu. Galdetegi bat aterako da erabiltzailearen datuak eskatuz. Aplikazioa ikastolan erabil daitekeen arren, familietara zuzendua dago. Gurasoek haien seme alabekin batera edo haientzako oparia sortzeko erabil dezakete. 

Ipuina osatzean, inprentara bidali eta etxean jasotzeko aukera ere ematen du.

Nahi den testua sar daitekenez, ez da adin tarte konkretu batera mugatzen.

Kontalariren webgunea: www.kontalari.eus

Gabon hauetan ere goza dezazuen...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina